LO MÁS DESTACADO

lunes, 24 de febrero de 2014

ERROMANIKOAREN GARAIA

Hau erromanikoaren garaiari dagokion unitatea da.

1.KRISTANDADEA
Erdi Aroan, europar gehienen erlijioa kristautasuna zen eta europar kristauak bizi ziren lekuei kristandade esaten zieten.
XI. eta XIII. mendeen bitartean,Europa kristauaren mugak hedatuz joan ziren.

ELIZAK BIZITZA PRIBATUA ARAUTZEN ZUEN
Elizak bizitzaren ia alderdi guztietan parte hartzen zuen. Erritu nagusiak klerikoek egiten zituzten eta bataiotik hasi eta hiletan bukatzen zen,erdian ezkontza eta beste zenbait
zeudela ere

Kristauek mezatara joan behar zuten igandeetan.Kristau bezala,hainbat betebehar zituzten:
-Otoitz egin (egunero)
-Barau egin (garizuman)
-Konfesatu (urtean behin gutxienez)
-Jauna hartu (urtean behin gutxienez/pazkoan)
-Erromes joan leku santutara (ahal izanez gero)

Elizetako kanpaiek eguneroko lanak erregulatzen zituzten.Egutegiak erlijioan oinarrituta zeuden.

ELIZAK POLITIKAN ETA GIZARTEAN ESKU HARTZEN ZUEN
Elizak botere handia zuen gizartean eta ekonomian.Elizak errentak kobratzen zizkion haien jopuei,jaunek bezalaxe.Gainera,nekazari guztiek hamarrena ordaindu behar zioten elizari.Hamarrena hala deitzen da haien uztaren hamarrena eman behar ziotelako.
Elizak eragin politiko handia zuen.
Elizak gerretan ere esku hartzen zuen.Borrokak denboraldi batez debekatzen zituen : Jainkoaren treguak. Armada handiak ere antolatzen zituen,erlijioaren alde borrokatzeko,adibidez,Gurutzadak.

2.ERLIJIO-ARTEA

3.ARKITEKTURA

Eraikin erromaniko nagusiak harriz eraikitzen zituzten. Erromatarrek erabilitako Kanoi-ganga eta kupula "metodoak" berriro erabiltzen hasi ziren.
Estalkiei erdi-puntuko arkuek,zutabeek eta pilareak eusten zieten.Oso
horma lodiak erabiltzen zituzten,kontrahormak eraikinak indartzeko kanpoaldean jartzen zituzten.Eta oso leiho txikiak eta gutxi jartzen zituzten,horregatik barrualdean argi gutxi zegoen.
Tenpluek gurutze latindarreko oinplanoa zuten,Jesus hil zen gurutzea gogorarazteko. Gurutzearen beso luzean,nabe bat edo gehiago egon zitezkeen ,ábside batean amaituta.Beso motzenari gurutzadura edo transeptu esan diezaioke. 
4.ESKULTURA
Eraikin erromanikoen kanpoaldea eta barnealdea eskulturaz apaintzen zen.Eskulturek helburu didaktikoa eta erlijiosoa zuten.Garai hartako jendeak irakurtzen edo idazten ez zekienez,irudiak kristau-erlijioak dituen pertsonaiak eta gaiak adierazten zituzten. Horregatik esan ohi da "Irudizko Bibliak" zirela.Giza irudiek ez dute naturalismorik eta modu eskematikoan adierazten zituzten.
 
1 comentario:

  1. Eskerrik asko,lan bat egin behar nuen eta hau lagundu nau ;)

    ResponderEliminar